Albisteak


---

img

Bigarren bueltako 3.jardunaldian, Goierri Getxora abiatu zen, 6. Garaipen kontsekutiboa eskuratzeko asmoz.

Goierri taldearentzat
denboraldiko partidu garrantzitsuenetakoa zen, garaipena eskuratuta mahi
gainean kolpea eman eta ligan matematikoki mantentzea eskuratuko baitzuen.
Goierri dinamika irabazlearekin zetorren bost garaipen segidan eskuratuz, baina
jokalariek bazekiten aurretik partidu gogorra zeukatela, ligako bosgarren
sailkatua izanda, etxean oso sendo mantentzen zen taldea baitzen.

Partidua ez
zen goierritarren gusturako hasi, Iñaki Antzizarrek (taldeko jokalaririk
garrantzitsuenetakoak) zapatilak etxean utzi baitzituen, eta zapatila arrunt
batzuekin jolastu behar izan baitzuen. Gainera, kanpotarrek bazekiten partidua
Bizkaian zenez, epaileen papera nahiko zorrotza izango zela.

Lehen
laurdenean, etxeko taldea oso gogor jolasten hasi zen eta kontraeraso azkarrak
eginez partzial txikia atertzea lortu zuen (4-5 puntutakoa). Hori dela eta,
Xabi entrenatzaileak, hutsartea eskatzera behartuta ikusi zen, partidua lehen
unetik eskuetatik ihes egitea ez baitzuen. Era berean, Goierrik Luca Lasaren
barne poderioaz markagailuan berriro berdinketa lortu zuen, eta lehen zatiaren
amaierara oso berdinduta iritsi ziren bi taldeak (19-17 etxekoentzat).

Bigarren
laurdena bide berdinetik habiatu zen, oso parekatuta. Goierrikoek Telmo
Igartuaren hiruko jaurtiketez baliatuta markagailuari buelta ematea lortu
zuten, hau da, aurkariek aurretik ateratako tartea. Eta 4 puntu gainetik jarri
ziren une batez. Dena den, partiduaren lehia gogorra ikusita, ez zegoen
talderik bestetik aldenduko zenik. Ondorioz, atsedenaldira etxeko taldea 2
gainetik heldu zen (37-35).

Hirugarren
laurdena berdinduta gelditu zen, beraz laugarren zatiari begira etxekoek bi
puntuko tartea mantentzen jarraitzen zuten. Kanpotarrek partidutik kanpo ez
gelditzea lortzen ari ziren Aitor De Miguelen hirukoei esker.

Partiduaren
azken laurdena, bestalde, etxekoen alde erori zen, epaileek falta gehiegi
adierazi baitzituzten. Falten aldea oso nabarmena izan zen etxekoen mesederako (22-12),
eta goierritarren kanpoko jaurtiketen asmatze ezaz baliatuta partidua irabaztea
lortu zuten (80-74).

Jasandako
porrota baztertua, ikusi da goierritarrak talde modura potentzial asko
daukatela eta gelditzen diren jardunaldietan, talde modura askoz gehiago direla
erakusteko aukera edukiko dutela. Sailkapenari erreparatuta, lehiaketa honek
aurten duen lehia handia nabarmenki ageri da, goierritarrak  hirugarren hasi baitzuten partidua eta, honen
ondoren seigarren posiziora arte jaitsi baitira.

Datorren
astean, Goierrik Beasain taldea jasoko du etxean. Partidu gogorra izango da,
Beasaindarrak etxean Goierrikoen aurka jasandako porrotagatik gogotsu etorriko
baitira. Beraz, aukera izanez gero, etorri etxeko taldea animatzera!

AUPA GOIERRI!