Albisteak


GARAIPEN OSO GARRANTZITSUA

img

Larunbat goizean, Errendimenduko Junior Mutilek Beasaingo BKL-ren bisita jaso zuten

Larunbat goizean, Errendimenduko Junior Mutilek Beasaingo
BKL-ren bisita jaso zuten Aldirin. Sailkapena ikusita, bi taldeentzat partidu
oso garrantzitsua zen. Beasainek garaipen bat gehiago zuen, eta gainera 71-67
irabazi zuen joaneko partiduan. Beraz, argi zegoen helburua zein zen: garaipena
lortu eta ahal baldin balitz, 4 puntu baino gehiagoko aldearekin.

Partidua ondo hasi zuten etxekoek. Nahiz eta hasieran 0-8ko
partziala jaso, markagailuari buelta ematea lortu zuten eta 6 puntuko
abantailarekin bukatu zuten lehen laurdena (21-15).

Bigarren laurdena, aldiz, nahiko kaxkarra izan zen.
Goierriren 1vs1-ko defentsa ez zen batere ona izaten, eta Beasaingoek hori
aprobetxatu zuten saskiratze erraz asko lortzeko. Hala ere, atsedenaldira
aurretik joan ziren (46-42).

Atsedenaldian ondoren, Goierriren defentsa asko hobetu zen
eta erasoan ondo mugitu zuten baloia. 10 puntuko aldea izan zuten minutu
askotan zehar, baina partidu guztietan dago zeoze gaizki ateratzen dena eta
oraingo honetan jaurtiketa libreak izan ziren. Izan ere, gehiegi fallatu
zituzten eta horregatik ez zuten markagailuan alde egin. Hirugarren laurdenaren
bukaeran: 60-54.

Azken laurdena nagusitasunez etxekoentzat izan zen. Lehen
minutuetan, 20 puntuko aldea lortu zuten eta bukaera arte abantaila hori
mantentzea lortu zuten.

Azkenean Goierri Modelos Ezguba 80 – Arri BKL 60, eta bi
helburuak beteta!

Orain bi aste partidurik gabe baina lanean jarraitzera!