Albisteak
Eta eguna iritxi da
2018ko maiatzak 5 aurkeztu zen, Aldiri Arena erabat beterik.
Partiduak
2018ko maiatzak 5 aurkeztu
zen, Aldiri Arena erabat beterik. Mailako azkena bisitari.
Urretxun ez zen historia asko
izan, Valle de Egües guda ematera irten zen bere posibilitateen barruan, baina
Golierriren errotazio eta erritmo handienak partiduda erabaki zuen haseratik,
ez zen izan gureen topaketarik onena, baina garaipenak besteek bezela gehitu
zuen. Atsedenaldira 41-16. Azken emaitza 88-36.
Beste alde batetik,
nafarroako lurretan, San Cernin Atlético San Sebastianen aurka jokatzen zen,
lehenengoek gureekin lehen postuaren bila eta bigarrenak four finalean aukerak
mantentzeko garaipen beharrean. Partidu hau 18:15etan zen.
Jokalariak, talde teknikoa
eta harmailako jakitunak burua Iruñean jarria zuten, garaipena poltsikoan
zelarik, jakitun San Cerninen porrotak txapelketa ematen zietelarik eta igotze
zuzena EBA mailara.
19:00etan iritsi ziren lehen berriak, Atletico SnSnk
bategatik irabazten zuen, 38-39 …
Itxaroten
Urretxuko partidua oso
azkarra izan zen, 75 minutu. ¡Ondo! Ez da zailtasunik izan. ¡Gaizki! Itxarotea
gelditzen da …
Urduritasunak hasi ziren,
jakitunak pistara jaitsi ziren, 20:00ak jo zuten galderen inguruan, Nafarroako
partidua nola zijoan zekitenen bila. Azken berria, bisitarien entrenatzaileari
esker, Luzapena … 75-75. Etxekoen jokalaririk hotzenak begiak lausoturik
zituelarik kamisetari horzkaka, “ hau historikoa izan liteke”.
20:30ak eta ez zegoen
berririk, zuzendaritza jarrera mantentzen, jokalariak eta talde teknikoa flanen
gisa, kezkatuak, merezi zutela jakitun.
Eta horren irrikia zen berria
iritxi zen, Iruñako markagailuaren argazki bat, ondo bereizten zen, bisitarien
zenbakia handiago zen etxekoena baino, 81-84. Zoramena, kalean, taldea,
zuzendariak, jarraitzaileak, denboraldian lehenengo aldiz denak batera helburu
bakarrarekin, GOZATU.
Bakarrik une historiko
honetan partaide izan den pertsona bakoitza zoriontzea geratzen da.