Albisteak


GOIERRI UZ BALEIKE

img

JUNIOR NESKAK ERRENDIMENDUA

Defentsa ona bada...

6 hilabete ondoren, Aldirin Ostadarren aurka hasi zuten Junior Errendimenduko neskek aurtengo liga. Partidoa oso lehiatuta hasi zen, bi taldeak ondo asmatuta tiroetan, baina lehen laurdenaren azken txanpan Goierrikoek partidaren tonua izango zena erakutsi zuten, defentsa on horrek ez zien Ostadarren jokalariei eroso jokatzen uzten, eta lehen laurdena 18 eta 11 bukatu zen Goierriren alde. Bigarren laurdena oso parekatua izan zen, atsedenaldira 32-23 joanda.

Atsedenaldiaren ostean, Ostadar gogor atera zen, eta Goierrikoak lasai, eta 5 puntura jartzea lortu zuten. Baina Goierrikoek defentsako makinak berriro martxan jarri zituzten eta 11-0ko partzialarekin hirugarren laurdenaren amaieran, gauzak bere lekuan jarri zituzten 47-31ko emaitzarekin amaituz.

Azken laurdenean etxekoek intentsitateari eutsi zioten eta abantaila mantentzea lortu zuten. Defentsa ona bada, erasoak errazagoak izaten baitira. Lehen partidoa izanik, oso ona atzo egindako lana, zorionak neskak! Entrenamenduetan lanean jarraitzera tokatzen da, eta  datorren astean Iraurgi hartuko dugu.