Albisteak


Garaipena etxera

img

Azken asteko emaitza baliotsu egiten zuen

Azken asteko emaitza baliotsu egiten zuen garaipenaren bila
zihoan taldea. Bidaia motza astebukaera honetakoa, bisitari moduan jokatzeko,
Ordiziako Majori polikiroldegian zuen hitzordua, larunbata 18etan. Norgehiagoka
hauetan sailkapena alde batera utzi beharreko gauza bat da, aurrekariak ez
baitira gehienetan betetzen, derbyak. 




Bi taldeak parekatuta hasi zuten lehen laurdena,
defentsan lan handirik egin gabe eta erasoan bi taldeen saskiratzeak elkarbanatzen,
ezer gutxi erabaki zen hamar minutu hauetan. Goierri nagusi markagailuan
13-16ko partzialarekin.




Hobeto hasi zuen bigarren laurdena Goierriko
taldeak, non defentsako lana ikusgai dago hamar minutu hauen emaitzan (7-17).
Denbora aurrera zijoan heinean abantai esanguratsuenak lortzen zituen taldeak,
0-11ko partzial bati esker. Atsedenaldira 23-36 emaitzarekin iristea lortzen
zuen.




Bigarren zatia etxeko taldeak errenta murrizteko
ahalegina egingo zuen eta Goierrik ordea haunditzeko, baino puntuak bi saskietan
batzen joaten ziren. Markagailuan gora behera haundirik gabe Goierrik aldea
mantentzea lortu zuen eta beste behin etxeko taldeak baino puntu gehiago
lortuz, markagailuan 42-58 emaitzarekin.




Azken laurdena, hiruko bati esker partiduko
errenta haundiena jarri zuen (+19).  Norgehiagoka erabakita ematen zuen
eta etxeko taldeak errenta gutxitzen saiatuko zen hiruko marratik putuak
gehituz. Goierrik garaipena eskuratu zuen beti zail izan den Majoriko
polikiroldegian, emaitza 67-78.