Albisteak
Covid Ziurtagiriak
Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik honako mezua bidali digu
Kaixo, Gipuzkoako Saskibaloi Federaziotik honako mezua bidali digu
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian abenduaren 15ean argitaratutakoaren ondoren, derrigorrezkoa izango da Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria (QR) eta NANa aurkeztea kirol instalazioetara sartu ahal izateko.
Honako hauek izango dira baliozko ziurtagiriak: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria (gaixotasuna PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean igaro dutenei) edo proba negatiboaren ziurtagiria (antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei). Azken modalitate honetan, baimendutako laborategi pribatuetan egindako proba negatiboek bakarrik izango dute balioa, eta Osakidetzan egindako probak salbuetsita geratuko dira. Ikusi baimendutako zentroen zerrenda:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/certificado_digital_covid/es_def/adjuntos/LISTADO-LABORATORIOS-AUTORIZADOS.pdf
Federazio honek lehen aipatutako ziurtagirietako bat bera ere ez izatea joko du partida bat etetea eskatzeko Covid arrazoi nahikotzat.
Europar Batasunaren Covid Digital Ziurtagiria (QR) lortzeko informazio gehiago:
https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/
Agur bat,