Albisteak
Goierri Oxykor
.
Goierri Oxykor Kadete partaidetzako neskek Igandean ezin izan zuten Aloña Mendi taldea garaitu. Bagenekien partidoa ez zela erraza izango, Aloña Mendi indar handiarekin baitzetorren eta beraiek izandako emaitzak gureak baino altuagoak ziren.
Lehen laurdena 3 – 15ko partzialarekin amaitu zen. Lehenengo minutuak onak izan ziren baina Aloña Mendiren defentsa gogortu egin zen. Bigarren laurdenen 5-24eko partziala egin zuten gure neskek. Aloña Mendiren defentsarekin zaila egin zitzaien aurre egitea.
Aldiz, hirugarren laurdenean errebote gehiago hartzen hasi ziren eta 10– 9ko partzialarekin bukatu zuten laurdena, bai defentsa eta bai erasoan obekuntza nabarmenak egon ziren. Azken laurdenean gure neskak nekatuta eta 7 – 10ko emaitzarekin amaitu zuten.
Zorionak Aloña Mendiko taldeari eta guri partiduko akatsak onartu eta hobetzea tokatzen zaigu.
ANIMO NESKAK!!!