Albisteak


PORROTA BILBON

img

Partidu gogor baten bila joan zen taldea Bilbora

Partidu gogor baten bila joan zen taldea Bilbora, Igandea 18etan. Sailkapenean berdintsu ziren bi taldeak eta garaipena oso garrantzitsua zen bientzat.

Lehen laurdena parekatuta hasi zen bi taldeentzat, eraso azkarrekin eta defentsa bigunarekin lehen minutuetan. Minutuak aurrera joan ahala, Bilbotarrak erritmoa hartzen joan ziren eta markagailuan 20-13 joan ziren.

Bertakoak beraien lana egiten jarraitu zuten bigarren laurdenean Goierritarren defentsa ahularen aurrean. Bigarren laurden honetan 25-9 ko partziala lortu zuten eta markagailuan 45-22 joan ziren atsadenaldira.

Hirugarren laurdenean Goierrik partzial bat bilatzen zuen markagailuan gerturatzeko, baina etxekoek ez zuten erritmoa jeitsi eta ez zen goraberarik egon markagailuan, 56-33.

Azken laurdenera, partidua etxekoen alde zegoen eta taldeak ezin izan zuen azken 10 minutuetan markagailuan gerturatu bukaerako minutuetan garaipena lortzeko. Bilbotarrak partudua eraman zuten 74-47.