Albisteak


GOIERRI 80 – 78 SAN CERNIN

img

BEHAR BAINA EMOZIO GEHIAGOREKIN, GARAIPENA ETXEAN

Joan zen asteburuan 1go mailako Goierriko senior mutilek Iruñako taldea menpean hartu
zuten aldiri kiroldegian, larunbat arratsaldean jokatutako partiduan.
Bigarren faseari hasera ematen zion partidu hontara, entrenamendu aste on baten ondoren
iristen ziren etxekoak. Eta hori lehenengo 2 laurdenetan ondo isladatu zen, bai jokoan eta
baita markagailuan ere. Joku bizkor eta alai baten oinarrituta, urretxuarrak 46 puntu lortu
zituzten lehenengo 20 minututetan. Momentuka, entrenatzaileak berreskuratu nahi duen joku
mota eta intentsitatea erakutsi ziren. Urteko 20 minutu borobilenak izan zirela esan daiteke
(46-32) …
Baina atsedenalditik bueltan, lan horrek ez zuen jarraipenik izan. Eta gauzak horrela bisitariek
beraien momentuak aprobetxatzen hasi ziren. 3garren laurdenean, Iruñarrek beste abiadura
bat eman zioten partiduari. Galtzekorik ezer ez zutela konturatu zirenean arriskuak hartzen
hasi ziren, defensa aurreratu eta kanpoko jaurtiketetan arriskuak hartuaz. Honek guztiak
partiduaren gidoia aldatzeko aukera eman zien. Pixkanaka, abantailak jeisten hasi ziren eta une
batzuetan, urduritasunak somatu ziren etxeko taldean.
Partidua amaitzeko 9 minutu falta zirela etxekoek 18 puntutako errenta zuten, baina pixkanaka
errenta hori beherantz joan zen, beheranzko kontaketa bat balitz bezela: minuturo:
+18,+15,+13,+9,+8,+8, +5,+4 eta azkenean bukaerako,+2a.
Partidu amaieran komentatutako 80-78.
Egia da bai, kanpotarrek kanpoko jaurtiketetan asko asmatu zutela, arrisku asko hartuaz, baina
etxekoek abantaila hoiek kudeatzen ikasi beharra dute. Hain errez ez galtzeko. Eta partiduek
40 minutu irauten dutela barneratu, ez 20.
Izan dadila guzti hau, saskibaloi ikas bidai honetan, beste urrats bat.
Datorren astean ere larunbat arratsaldean izango dute partidua, baina kasu honetan 17h00-
tan, Bilbon. Ez da partidu errexa izango, baina garaipenaren bila joango dira urretxuarrak!
1,2,3 GOIERRI