Albisteak
LEHEN GARAIPENA
.
Azkenean, gure juniorrek lehen garaipena lortu zuten, lehen itzulian
Hondarribian ikusitakoaren arabera garaipen hori posible ikusten baitzen
(46-38).
Partida etxekoen defentsa txarrarekin hasi zen eta ondorioz Hondarribik
7 hiruko sartu zituen. Hau dela eta, atsedenaldira 31-37 iritsi ziren.
Baina defentsaren aldaketak kontrako erasoa oztopatzea eragin zuen
(Hondarribik saski bakarra sartu zuen jokoan tarte honetan), Goierriko
jokalarien joku intentsitatea areagotu egin zen, etxekoen erreakzioa hasi
eta hirugarren laurdena 43-45 bukatu arte, dena azken aldirako utziz.
Azken zatia hirugarrenaren intentsitate berarekin hasi zen, 9-0eko
partziala egin eta 52-45 lortuz. Intentsitate berdinarekin bukaeraraino
jarraitu zen, 65-55ekoarekin amaitzeko.
Jokalari guztien jarrera bikainaren barruan, Olatz, Bahuili, Carmen, Itziar
eta Alusti nabarmendu behar dira, dena eman baitzuten presionatzeko
garaian. Baina horien guztien gainetik Marene nabarmendu zen, hainbat
unetan markagailua eutsi baitzuen bere saskiekin (22 puntu) eta
kontraerasoaren antolaketa egokiarekin.
Orain gozatzera, jakinda garai zailak iritsiko direla eta lanarekin beti
hobetzen dela.