Albisteak


CHIP ALDAKETA

img

.

Senior nesken lehenengo fase ona, A1 fasera sahilkatu direla
jokatutako partidu guztiak irabaziz. Bigarren fase honetan kategoriako 8 talde
hoberenek jokatuko dute eta honek chip aldaketa bat beharko du gure nesketan,
partidu guztiak konplikatuak eta oso lehiatuak izango dira. Kontzentrazioa eta
tentsioa mantendu beharko dira partiduko 40 minutuetan.

Orain arte burutzen ari garen defentsa onak onura handiak
ekarri dizkigu, baloi asko errekuperatuta, gure aurkariek zailtasunak izaten
dituzte jaurtiketa errazak egiteko, baina pauso bat gehiago eman beharra
daukagu, defentsa maila mantendu eta erreboteen aspektua hobetu behar dugu. Ez
gara talde altu bat eta denek kolaboratu behar dute aspektu honetan.

Zorionak neskak eta lanean jarraitzera!!