Albisteak


Laurden batekin ez du balio

img

.

Inter taldea jasotzen genuen, ligako burutik ez jaisteko
guretzat partidu garrantzitsua zena.

Bi taldeek oso despistatuta hasi zuten partidua bai defentsan
eta bai erasoan, emaitza 6-3. Bigarren laurdena guztiz kolore urdinekoa izan
zen, Interrek ez zuen kanpoko jautiketekin asmatzen eta Goierrikoek defentsa
agresibo batekin eta erasoan abiadurarekin 30-13ko partzial argi bate gin
zuten.

Diferentzia handiak eta Interrekoen jarrera aldaketak,
agresiboagoak eta jaurtiketak sartuz, gureak defentsan tentsioa jaistea egin
zuten eta pixkanaka abantaila galtzen joatea azken bi laudenetan zehar 62-66
azken emaitzara arte.

Dezepzioa, baina liga hasierako sentsazioak eta jarrera
berreskuratu behar dira, hainbeste poztasun eman dizkigun defentsaren
intentsitatera bueltatu. Animo neskak!!!