Albisteak


Goierribus - Saski Axular Melodi

img

Infantil neskak Partaidetza

Igande goizean, Aldirin, 2º faseko 3-garren partidua jokatu genuen Donostiako Saski Axular Melodi -ren aurka. 

 

Gure jokalariak oso hasiera ona eduki zuten eta lehenengo 3 minututan 8 puntuko aldea ateratzea lortu zuten, markagailua 10 - 2 zelarik. Donostiarrek hutsartea eskatu behar izan beraien jokua zuzentzeko. 

Hutsartetik bueltan gauzak ez ziren aldatu, defentsa gogor bat mantenduz eta erasoan korrika eginez emaitzaren aldea handitzea lortu genuen 18 - 6  emaitza lortu eta Donostiarrek 2º-garren hutsartea eskatu behar izan zuten 8- garren minuturako. 

Lehenengo laurdeneko emaitza 22 - 6 amaitu zen Goierriren alde. 

 

2º laurdenean 2 taldeen jokua parekatsuagoa izan zen. Gure aldetik jaurtiketa gehiago hutsegin eta lehen laurdenean errebotean edukita nagusitasuna ez zen errepikatu. Hala ere defentsako lana ona izaten jarraitu eta aldea handitzea lortu genuen laurden honetan. Deskantsuan 34 - 14 gure alde. 

 

3º laurdeneko partziala ere irabaztea lortu genuen, 11 - 4   Baina nabarmentzekoa izan zen defentsan egindako lana, jarrera bikainarekin ibili ginan, gero erasoko jokuan freskotasuna falta izan zitzaigun eta nekea azalduz. 

 

4º laurdena, ildo beretik jarraitu zuen, emaitzaren aldea mantentzea lortu genuen eta gure jokalariak hustu egin ziren. Txalotzekoa gure jokalarien jarrera.

 

Bukaerako emaitza, Goierribus  53 -  Saski Axular Melodi  28.