Noticias


Take Urdin - Goierri Desvill publicidad

img

.

Tolosan larunbat goizean, Goierri Desvill publicidadek deboraldiko azken partidua jokatu zuen
Usabeleko kiroldegian Take Urdinen aurka.
Nahiz eta hasiera ona izan 0-4 lortuz lehen 2 minutuetan, lehen laurdena ez zen ona izan eta
hutsegite dexente egin zituzten Urretxuko jokalariek. Aurretik joan beharreko laurden bat izan
beharrean 12-8ko markagailuarekin amaitu zuten. Azken 4 minutuetan ez zuten saskiratzerik
egin.
2. laurdenean ere ez zuten hasiera ona izan eta lehen 8 minutuetan saskiratze bakarra lortuz
eta markagailua 23-10 zihoan. Momentu horretatik aurrera, Goierrikoak esnatu egin ziren eta
beraien benetako maila erakutsi zuten, 2. laurdena 28-15 bukatu zuten.
Goierrikoek ez zuten burua makurtu eta 3. laurdenean, 5 minututan, 3 puntutara murriztu
zuten aldea, 28-25. Berriro parekatu zen partida eta garaipena gertuago ikusten zuten.
Etxekoek aldaketak egin zituzten eta beraien defentsa gogortu zuten, markagailuan aldea
ateratzea lortu zuten, 42-33.
Gogor jarraitu zuen azken laurdenenak, pertsonal asko eta saskiratze gehienak tiro libreen
bitartez lortzen ziren. Goierrikoek ez zuten lortu aldea murriztea, nahiz eta zuten guztia eman.
Azken emaitza 57-42.
Ez zuten egunik onena izan Goierri Desvill publicidad taldeak, baina zeukaten dena eman zuten
azken 2 laurdenetan Tolosako kiroldegian.
Bukaerako emaitza, Take Urdin 57 - Goierri Desvill publicidad 42