Noticias
GOIERRI VERKOL-EK GALDU SANTO TOMAS LIZEOAREN AURKA 64-78
Donostiarrak nagusi pasa den igandeko partida beroan.
Goierri Verkolek ezin izan zuen denboraldiko laugarren garaipena lortu Donostiako Santo Tomas Lizeoaren aurka eta 64-78 emaiztarekin bukatu zen Aldiri kiroldegian jokatu zen norgeiagoka.
Donostiarrak bere zonako defentsari etekin handia atera zioten, Goierri Verkolek eraso estatikoan arazo handiak zituen saskia lortzeko eta honen ondorioz Lizeokoak bere joko erritmoa inposatuz garaipena eraman zuten.
Etxekoak pista osoan defentsa gogorra egin zuten une batzuetan, eta honi esker baita markagailuan urbildu ere, baina esfortzu handi hau nekez ordaindu zuten eta partida amairerarako gasolinarik gabe gelditu eta amore eman behar izan zuten.
Beraz hogeitaemeretzi minutu eta berrogeitamasei segundu jokatu ondoren Goierri Verkol ek 64- Santo Tomas Lizeoak 78. Azken lau segundu eta ondoren gertaturikoak komentatzera ez du merezi. Partida eta animoak nola zeuden ikusita, kanpotarren huts tartea, LAU SEGUNDUREN FALTAN, eta markagailua nola zegoen ikusita, ba SOBERAN ZEGOEN.
Gero, barkamen eske etorri zen kanpotarren entrenatzailea, hori ere esan beharra dago, bainan partidu amaieran egon zen bronka penagarria pizteko ere lagundu zuen huts tarte honek.
Goierri K.E Saskibaloiaren aldetik barkamena igandean Aldiri kiroldegian bildu zen jende guztiari baita Santo Tomas Lizeoari ere. Hau ez da gure estiloa.