Albisteak
GOIERRI VERKOL-ek galdu egin zuen ALOÑAMENDI, K.E.-aren aurka
Goierri-Verkol taldeak galdu egin zuen Aloñamendiren aurka 58 - 65. Partido txarra etxekoena non bere entrenatzaile titularraren, Jon Gastonen, falta somatu zuten. Aloñamendikoen defentsa zonalaren aurrean Goierri-Verkol-ekoak galduta ibili ziran eta ideia haundirik gabe, defentsan ere beraien aurpegi txarrena ere erakutsi zutelarik.
Goierri-Verkol taldeak galdu egin zuen Aloñamendiren aurka 58 - 65. Partido txarra etxekoena non bere entrenatzaile titularraren, Jon Gastonen, Unai M. eta bi taldekide santzionatuen falta somatu zuten.
Nahiz eta lehenengo bi laurdenetan markagailuan aurretik joan, Aloñamendikoen defentsa zonalaren aurrean Goierri-Verkol-ekoak galduta ibili ziran eta ideia haundirik gabe, defentsan ere beraien aurpegi txarrena erakutsi zutelarik.
Oñatikoak Goierri-Verkol taldearen huts gehienak ondo aprobetxatu zituzten rebote ofensibo eta defentsakoetan nagusitasuna erakutsi zutelarik. Goierri-Verkol-ek ez zion inoiz partidoari neurria hartu eta ez eroso jokatu zuen.
Bigarren entrenatzaileak, Ion Pol Agirre-k, ez zuen lortu Urretxukoak partidan sartzea.
GOIERRI-VERKOL (9 + 19 + 19 + 11) Bingen (23), Josu (2), Erik (17), Ekain(4), Gabilondo (6), Agirrezabal, Oskar (2), Unai (2), Aitor.
ALOÑAMENDI, K.E. (4 + 22 + 26 + 13)