Noticias


GOIERRI VERKOL EK GALDU SANTO TOMAS LIZEAOREN AURKA

Goierri Verkol junior taldeak galdu egin zuen Santo Tomas Lizeoaren aurka 84-87 igande goizean Aldiri kiroldegian jokatu zen partiduan.

Luze egin zitzaion Goierri Verkol-i pasa den igandeko norgeiagoka. Izan ere azken laurdena hasi baino lehen zazpi puntuko abaintaila zuen eta azkenean hiru puntugatik menderatu zuen Donostiako taldeak.
Etxeko taldeak esfortzu handia egin zuen partida irabazteko bainan epailearen lana ez zen justua izan Goierri Verkolekin, gehiegi zigortu bait zuen bere defentsa. Argi dago kontaktua faltarekin zigortzen dela, bainan talde bati bai eta besteari ez....Atsedenaldirako Goierrik hemezortzi falta zituen eginak, Donostiarrek berriz bost.
Lehen hogei minututan argi ikusi zen partidua nondik nora joango zen, Goierrik bere filosofiari jarraituz eta uzten ziotenean, defentsan gogor eta erasoan transizio azkarrak burutzen zituen, kanpokoak berriz zona bat erabili zuten defentsa moduan eta erasoko erreboteari gogor ekiten zioten. Lehen hogei minutuen bukaeran 43-41 etxeko taldea nagusi.
Hirugarren laurdenean Goierrik abantaila handitu zuen, joko polita erakutsi zuen hamar minutu horietan eta 21 eta 16 ko parziala lortu zuen. Azken laurdena, beraz zazpi puntuko errentarekin ekin zion, 64-57. Epailearen lanak berdintsu jarraitu zuen. Azken hamar minutuak izan ziren okerrenak Goierrirentzat, taldea faltaz josia zegoen eta hau ondo aprobetxatu zuen Lizeoak partida irabazteko.
Berrogei minutuen bukaeran Goierri Verkolek 84 puntu, egindako 37 falta eta 21 jaurtiketa libre alde, Santo Tomas Lizeoak 87 puntu, egindako 19 falta eta 48 jaurtiketa libre alde.
I LOVE THIS GAME!!!