Albisteak


Otamotz.com - 2007.04.23.

Goierriko saskibaloi taldeak igoera gertu du

Goierri saskibaloiko senior taldeak igoera gertu du asteburu honetan Deustu-Loiola taldeari 64-73 irabazi baitio. Lehenengo postuan dagoen Tolosa-Aralar taldearekin berdinduta dago 20 partida irabazi eta 5 galdu ondoren. Xabier Chico talde honen arduradunarekin egon gara.

Igande honetan jokatu zuen Senior mailako taldeak Deustu-loiolaren aurka. 64-73 Goierri gailendu zenez eta LaSallek galdu egin zuenez Urretxuko taldeak lehen hiru postuetako bat aseguratu du. Baina gauzak ez dira hain errazak maila hauetan eta V.Leon talde errioxarrak maila ez duenez ziurtatua bai Goierri K.E.-k baita Tolosa-Aralar taldeek (lehen eta bigarren postuan berdindurik dauden bi taldeak) gutxienez beste bi aste borrokan jarraitu beharko dute igoera ziurtatzeko.

GOIERRI-VERKOL (27+17+17+12): Aitor (23), Lekuona (12), Jokin (18), Gurutz, Antzizar (4) - hasierako bostekoa - Barkero (4), Pablo (4), Xabi Sudupe, Ion Ander (2), Ugutz (6), Alain y Juanma.

UNIV.DEUSTO LOIOLA (19+19+11+15): Comonte (5), Telleria (14), Tomas, Gastaminza (21), Alonso (8) - hasierako bostekoa- Alcodori (2), Benito, Azkona (12), Arias y Gastón (2)

Xabier Chico urretxuarra da eta 37 urte ditu. Bera da Goierri saskibaloi senior taldeko arduraduna eta entrenatzailea. Berarekin solasalditxo bat izan dugu talde honek larunbat honetan Deustu-Loiola taldearen aurka irabazi ondoren, mailaz igotzeko dituen aukerez hitz-egiten.

Ze aukera ditu taldeak lehen mailara igotzeko? Zer gertatu beharko litzateke?

Taldea igoera posizioetan dago baina federakuntzako lege batek dio 1.mailan beti talde errioxar batek egon behar duela. 1.mailan dagoen talde errioxar hori jaitsiera postuetan dago eta normalean lehenbiziko hirurak igotzen badira talde honen egoerak bi bakarrik igoko direla esan nahi du. Hortaz aurten dirudienez lehenengo biak bakarrik igoko dira. Gure helburua lehenengo bi postuetako bat lortzea izango da dauzkagun hurrengo bi partidak irabazita. Horrek igoera suposatuko luke. Aldiz hirugarren postuan geldituko bagina 1. mailan dagoen talde errioxar horren baitan egongo ginen, matematikoki jaitsita ere mantenduko balitz hirugarren postuan egonda ere ez genuke igoerarik lortuko, matematikoki mantenduko balitz hirugarren postua aski litzateke igotzeko. Gauza konplikatua da baina halaxe da.

Hurrengo urtean lehenbiziko mailan egoteak zer suposatuko luke taldearentzat?

Taldea egona da lehenago ere maila horretan. Lehen aipatutako lege horregatik jaitsi ginen, zeren matematikoki mailari eustea lortu genion. Talde indartsuak aritzen dira kategori horretan eta esfortzu handia suposatzen du maila mantentzeak. Baina lortu genuen.

Maila horretan jarduteko ba al dago indarrik?

Euskal Herriko talderik txikiena gara. Ez dugu jende garairik eta kontraerasoa eta kanpoko jokaldiak dira gure armak. Aurten gainera beterano bat erretiratuko zaigu, Xabi Sudupe. Ez dugu kanpoko jokalariak fitxatzeko aukerarik. Herriko eta inguruko jokalariekin aritzen gara. Baina maila horretan egoteko indarra uste dut badugula. Gazteak ondo dabiltza eta beteranoak ere bai. Hala ere beterano eta gazteen tarteko adineko inor ez dugu. Salto handia dago baina zorionez gazte belaunaldia ona irten da eta kalitate oneko jokalariak ditugu.

Azken urte hauetan kategoria baxuetako (hau da jubenilak, kadeteak, infantilak) taldeak bikoiztu egin dira Goierri K.E.? Zergati dela uste duzu? Ba al dago harrobi onik Goierrin?

Lehen jokalariak 14 urterekin hasten ziren, orain aldiz 8-9 urterekin. Lehen 14 urte zituztenean erakusten genion baloia nola botatu, sarrerak nola egin eta orain aldiz 12 urte dituztenerako saskibaloiaren funtsa iadanik badakite. Horrek taldeak bikoiztu izana suposatu du, saskibaloi eskolak arrakasta izan du eta hor dabiltzan mutiko asko ondoren kategoria baxuetako jokalari bihurtzen dira. Gainera harrobi ona dagoela esan liteke. Badauzkagu gure artean aurrera begira onak izan litezkeen umeak.

Larunbat honetan jokatuko du Aldiri kiroldegian arratsaldeko 18:00-etan Andoainen aurka. Garaipen batek igoeraren %90 lortua legokeela suposatuko luke. Oraindik beste aste bete itxaron beharko luke igoera 100% lortua dagoela esateko. Goierrik esan digunez hemendik bi astetara Durangon jokatuko den partida erabakiorrerako autobusa antolatzen hasi dira. Jakinaren gainean izango zaituztegu otamotz.com-en.L