Noticias


BARCELO BIDAIAK ZARAUTZ K.E 77 GOIERRI VERKOL 83

Goierri Verkolek, Barcelo Bidaiak Zarautz K.E taldea gaiditu zuen pasa den larunbatean jokaturiko partidan.

Asko sufritu behar izan zuen talde urretxuarrak Antoniano kiroldegian jokatu zen partidan irabazle ateratzeko, izan ere hamazazpi puntuz azpitik bait zegoen markagailuan hirugarren laurdenean.
Lehen hogei minutuak nahiko parekatuak izan ziren. Goierrik, bere filosofiari jarraituz, eraso azkarrak burutzen zituen eta kontraerasoei esker puntu errazak lortzen saiatu zen. Defentsan makal ekin zion partidari Goierrik, arazo handiak zituen errebotean nagusi izateko eta egoera hau ondo aprobetxatzen zuen etxeko taldeak saskipean puntuak lortzeko.
Bi laurden jokatu eta gero 35 puntu zituen talde bakoitzak markagailuan.
Hirugarren laurdena oso gaizki hasi zuen Goierrik, "pajara" izugarriarekin atera zen taldea kantxara eta 15-0 partziala jaso zuen. Hirugarren laurdeneko seigarren minutuan hamazapi puntuko abantaila lortu zuen Zarautzek oso joko erraza erabiliz.
Azken hamar minutuak jokatzeko, taldea transformatu egin zen. La Sallen gertatu zen bezala, Goierri gai izan zen partida altxatzeko eta lan bikaina egin ondoren 13-33 ko partziala lortu zuen.
Azken emaitza Barcelo Bidaiak Zarautz 77 Goierri Verkol 83.