Albisteak


Goierri Saskibaloi taldeko kide batzu Schwarzenbruck-en Gazte Topaketa batean

img

Schwarzenbruck-eko udalak eta bertako Anaitasunaren aldeko taldeak antolatua, Saskibaloi taldeko 10 kidek Gazte topaketa batean parte hartzen ari dira beste herrialde batzutako hainbat gazteekin.

Idoia, Maier, Igone, Elene, Ane, Cristina, Nahikari, Iñigo, Julen, Asier eta Mariavi (monitorea) Scwarzenbruck-en, abuztuak 2-tik 9-ra, Gazte topaketa batean parte hartzen ari dira.
Bertan Kecel (Hungaria), Gufidaun (Sud-Tirol), Geyer (Alemania) eta Schwarzenbruck-eko (Alemania) hainbat gazteekin Europar batasunari buruzko hitzaldietan parte hartu, Urretxu eta Euskal-Herria parte hartzen duten guztiei aurkeztu eta beste hainbat ekitaldietan parte hartu behar dute.
Lehen komentatutako herriak eta bere jendea ezagutzeko aukera edukiko dute. Ea bueltan zer kontatzen diguten!!!
Topaketa hau Schwarzenbruck-eko udalak eta Schwarzenbruck-eko Anaitasunen aldeko asoziazioak antolatua dago Europar Batasuna-ren laguntzarekin.
Topaketa honetan, Kecel (Hungaria), Geyer (Alemania), Gufidaun (Sud-Tirol), Schwarzenbruck (Alemania) eta Urretxuko 16-18 urte bitarteko gazteak parte hartzen dute.
Urretxuko taldea, Goierri, K.E.-ko Saskibaloi taldeko, talde kadete eta juniorren artean osatu da (Neskak eta Mutilak) eta Urretxuko Udalaren laguntza jaso du bertara Urretxu ordezkatzera joateko.
Programaren arabera, abuztuak 4an Urretxu eta Euskal-herria aurkeztu behar diete beste parte hartzaileei.
Ederki egingo dute seguru!!!