Albisteak


Zortea alde izan zuen TAKE Orbela Tabernak denboraldiko lehen partidan

img

Urretxun jokatutako debutean garaile irten ziren partida amaierako bozina entzun zen une berean azken saskiratzea lortu ostean. Azkenean emaitza: 49-51 tolosarren alde.

Jubenila (9/28/2008).- Klubeko juniorrek konfiantza gehiegirekin bidaiatu zuten Urretxu aldera, aurkaria baino dezente gehiago zirelakoan, baina nagusitasuna kantxan erakutsi behar da eta hor berdintasuna izan zen nagusi partida osoan zehar.

Denboraldi hasierako partida tipikoetako bat izan zen, non Koldo-ren mutilek akatsa akatsaren atzetik jartzen zuten, batik bat jaurtiketa errazetan, hauetako asko saskipean. Lehen laurdeneko partzialak (3-7) dena nahiko garbi uzten du. Bigarren laurdena ez zen hobea izan eta atsedenaldira 16-20 emaitzarekin iritsi ziren. Gureek markagailua dominatzen zuten baina ez zuten alde erabakigarririk zabaltzen jakin. Honen eraginez, aurkaria hazi egin zen eta pixkanaka euren aukeretan sinesten hasi ziren. Hauek 5 puntuko aldea lortzera iritsi ziren, nahiz eta hirugarren laurdenaren amaierara 31-35-koarekin iritsi.

Azken laurdenean markagailuak gora behera handiak jasan zituen eta bi taldeak 5 puntuko abantaila lortzera iritsi ziren. Azken minutan, eta markagailua berdinduta zegoela, urretxuarrek bi jaurtiketa libre izan zituzten. Oraingoan ere huts egin zuten (partidako 23-etatik 17 hutsegin zituzten) eta Jon Azaldegi-k bozinarekin batera palmeo bidez lorturiko saskiratzeak garaipena Tolosara ekartzea ahalbidetu zuen.

Garaipena lortu arren, abisu garrantzitsua jaso zuten Orbela-ko mutilek eta taldeak asko hobetu beharko du, lehen 4 postuetan sailkatzeko helburua lortu nahi badu behintzat.

TAKE Orbela Taberna: Gari (8), Mendilu (6), Asier (2), Imanol (2), Alain (4), Iker (7), Azal (15), Julen (7), Ioritz (0), Julen Alexander (0) eta Gaizka (0).