Albisteak


Garaipen argia etxetik kanpo

Partiduek aurrera egin ahala, entrenamenduetako maila ona asteburuetako emaitzetan islatzen hasi da pixkanaka, Goierriri 72-84 irabazi eta gero.

Seniorra (12/10/2008).- Azken urteotan berdintasunez eta tentsioz beteriko derby asko jokatu dituzte eta atzokoa ez zen gutxiagorako izan Urretxuko Aldiri kiroldegian. Garaipen honek tolosarrak egoera ezin hobean jartzen ditu sailkapenera begira, urretxuarrak berriz bi porrotekin zulora begira daude dagoeneko.

Partiduak Goar eta De Miguel hegalekoen arteko txapelketa baten tankera hartu zuen, talde bakoitzeko lehen 5 puntuak saskiratuaz. Etxekoek min handia egin zuten erasoko trantsizioetan, gainera zonakako defentsan baliatuta partiduan mantentzea lortu zuten. Laurden honetan Ion "Trasta" Izagirre-ren taulapeko lana azpimarratu behar da, lehen hamar minutuak aurretik bukatzeko (17-20, 10. min)

Forma ezin hobean dagoen Mikel Txiki-k bi hiruko jarraian gauzatuaz Bide Bide Ibiza taldearentzako lehen diferentzia garrantzitsuak lortu zituen (21-32, 16. min). Momentu batez saskiratze trukaketa bat egon zen, De Miguel, etxeko jokalari onenak, txirrinaren gainean hiruko bat gauzatu zuen arte, atsedenaldian 30-40ko markagailua ezartzeko.

Atsedenalditik itzultzerakoan, etxekoek jaurtiketa libreko eremutik izan zuten portzentaia altuak mantentzen zituen partiduan. Urte asko eta gero jarraitzen zuen norgehiagoka Pascual eta Kaiet-ena izan zen, ez dirudi urteak pasa direnik beraien eskumuturretatik. Tolosarrek hirugarren laurdenean 0-14ko partzial batekin partidua guztiz hautsi zuten (37-58, 26. min).

Laugarren laurdenean etxekoek azken ahalegina egin zuten berriro ere zonakako defentsa ipiniz baina Goar-ek eta Mikel Txiki-k berearekin jarraitu zuten, aurkariaren saskia etengabe zulatuz. Gauzak honela, Mikel Lakun-ek hiruko eder batekin bere lehen puntuak lortu zituen eta Unai-ek denboraldiko lehen minutuak eduki zituen. Dena horrela bukatuko zela zirudien, etxekoen Bareño jokalariak Haritz-i falta gogor bat egin zion arte. Horrelako gauzak soberan daude, eskerrak Haritz-en pazientzia ikaragarriaz gauzak ez ziren gehiagotara pasa. Amaieran 72-84.

Hurrengo ostiralean festetan murgilduta dagoen Tabirako talde durangarra izango da aurkaria. Emaitza honekin jarraitzea ez litzateke batere txarra izango eta sailkapeneko goiko postuetan mantentzea. Zorte on mutilak!

Partzialak: 17-20; 30-40; 48-62; 72-84.

Goierri-Verkol (17+13+18+24): Barquero (12), De Miguel (26), Gomez (9), Aiesta (7), Antzizar (8) - hasierako bostekoa - Ormazabal (2), Duro (0), Linazasoro (0), Pascual (8), Bareño (0) eta Arranz (0).

Bide Bide Ibiza (20+20+22+22): Kike (8), Goar (26), Mikel Txiki (15), Ion (6), Joseba (0) - hasierako bostekoa - Iñigo (0), Haritz (4), Unai (0), Fernando (11), Mikel (5) eta Kaiet (9).